Tuesday, December 26, 2006

Gaur negar egin dut

Gaur malkoak isuri ditut
Ez nuen ikusi nahi
Itsu egon naiz, nahita
Beti jakin dut, beti sentitu dut
Hor nonbait, bihotzaren zoko baten
izkutatua egon da beti
Gaur azkenik malkoak isuri ditut
Inora joan ez diren malkoak
Ezer konponduko ez dutenak
Gaur malkoak isuri ditut
Gaur negarrez amaitu da eguna

(Rikki)

Friday, December 22, 2006

Badira bi aste


"Izkin hontatik idazten dizut, azkenaldian bezela
Egia da sasoi honetan, hotza egiten duela,
Blogean ez dut idatzi, bi aste badirela,
esango nuke zure begiek negar egingo dutela."

Mikel Urdangarin moldatzen ---->enRikki iglesias

jajajajajajajajajaja

Ez, enago mozkorra besterik gabe pozik nago datorren urterarte eskolarik ez daukagulako, etzi gabonkantak abestuko ditiagu Irunen zehar eskautekin eta 18an Oriora neguko kanpamendura.

Txarrena da asko ikasi beharko dudala asignaturarenbat aprobatu nahi badut, aurtengo maila oso gogorra da eta. Bueno ba, zorte on, eta ondo pasada danori. Agur, ondo lo in.

Friday, December 08, 2006

Petrolioa ere (DUT)

Petrolioa ere etorkina da,
baina hauxe ez da pateran iritsi.
Giza-baloreen burtsan kotizatzen ez dutenak zer?

Hay un abismo donde habia un estrecho.

Gasolindegi argitan,
irrifarreak iragarkitan.
Hilotzak hotzak hondartzan
ahazturaren ilargitan.

Itsas-artean heriotz zuloa.

300.000 pesetas

lo que es tierra fue mar en el desierto que bosque fue
nosotros islas vagabundas
en un mar que ya no es libre
vándalos entre los desechos de Al-Andalus.

300.000 pesetas

no quiero morir sin haber vivido
llegar lo más lejos que me sea posible y mirar;
eso quiero, mirar hacia delante...
las estrellas nacen en el corazón del desierto
el sol me lo enseñó
camino del Jebel Sahro
el tesoro está escondido tras los ojos de un niño

300.000 pesetas

no veré como desaparecen las ovejas
ni estaré allí cuando para siempre no llueva
mírame hombre blanco, míralo todo
y entierra tus armas de fuego en el sereno silencio
del gran bosque de la noche

no es la primera vez que hago este viaje.
nunca es igual.
quería que mis hermanos me viesen.
ellos también pueden intentarlo.

dios no escucha todo el tiempo.
dios también duerme
y su sueño es nuestro olvido, nuestra libertad

300.000 pesetas

el viento nos llevará cuando seamos olas
no queda ninguna razón para matar
todas han muerto
moriremos en el mar porque del mar venimos
alguien las encuentra siempre y nacen de nuevo

no soy nadie. mi voz no escribe

en nuestro corto viaje ni siquiera hemos aprendido
a salir de casa.

300.000 pesetas

el estrecho se hace gigante.
el ruido del motor parece querer ahogar
todos los pensamientos...sólo consigue mecerlos
sobre el oscuro horizonte.
en permanente huida merodeamos
(como islas vagabundas)
trozos de un naufragio en las ciudades sin sueño

luces en la noche
reflejos azules sobre las aguas negras
estamos perdidos en cualquier lugar
nuestros nombres perdieron su sentido

luces en la noche
la costa está cerca
la costa nunca llega
seré fuerte hasta que llegue mi momento
ahora sé algo sobre la vida en ese lado
hay más estrechos haciéndose abismales
somos tan pequeños... como los granos de arena del desierto,
del desierto que fue mar

Alhucemas - El Morche...
Tánger - Algeciras...
Tirana - Bari...
La Habana - Miami...
Belgrado - Berlin...
El Paso - Las Cruces...
Grozni - Beirut...
Nogales - Tucson...

Thursday, December 07, 2006

1984

Arratsaldeko bostak inguru dira. Egun euritsua, nola ez, gure hirian. Umeak pozik dabiltza plisti plasta putzuetan saltoka, ama atzetik errieta botatzen dabilelarik. Denek daramate aterkina zabalik, zuk ordea ez duzu behar, zira hartzeaz oroitu zara, honela eskuak libre dituzu nahi duzuna egiteko, zigarro bat erretzeko, hazka egiteko edo besterik gabe libre sentitzeko. Baina zer da libre sentitzea gurea bezalako mundu abstraktuan.
Bikote bat dago banku batean jezarrita. Ez diote euriari erreparatzen, ez diote inori jaramonik egiten. Daukaten gauza bakarra euren gorputzak dira, goxo-goxo muxukatzen ari dira kale erdian, ekialdetik etorritako gizon bibotedunak izkina batean akordeoia jotzen duen bitartean. Parisen egon zintezke, berarekin, baina ez. Bikotea begiratzean maitasunaz oritzen zara. Utzi zintuenetik ez duzu berriz dastatu. Buruan dituzun hitz bakarrak hauexek dira:
WAR IS PEACE
FREEDOM IS SLAVERY
IGNORANCE IS STRENGTH
Malenkoliak jota bikotearengana hurbiltzen zara, mutilaren sorbalda ukitzen duzu, haiekin kopartitu nahi duzu zure esperientzia. Denbora aprobetxa dezaten esan nahi diezu, ez dezatela euren bizitza xahutu txoroarena egiten. Baina mutilak ez du erantzuten. Oroitu zara betaurrekoak mesanotxe gainean utzi dituzula. Gerturatzean segituan ikusten duzu zigiliua. Bi esku, bata txuria, beltza bestea elkar estututa agertzen dira zure buruan irakiten ari diren hitz horien gainean idatzita. Iragarki alu bat besterik ez da. Eskua patrikan sartu eta zigarreta bat hartzen duzu. Kaka, tabakoa erori zaio, ez zara oroitzen noiz izan zen benetazko tabakoa erre zenuen azkeneko aldia. Bai oritzen zara, kotxean zindoazen berarekin, bere ezpain gorri bizietan bi zigarret jarri eta su eman zien zupada luze batekin, ondoren zuri eman zizun haietako bat. Hura izan zen azkeneko aldia.

Rikki-tikki-tavi

Wednesday, December 06, 2006

Erdi hutsik, edo erdi beteta?

"Ni ez naiz basoa erdi hutsik ikusten duten pesimista hoietako bat, nik basoa erdi beteta ikusten du, hori bai, pozoiez." Woody Allen haundiak esana.

Baso kontuetan nik erdi betea ikustea nahiago dut, azkeneko zurruta luzea izan dadin. Afaria eginen dugu fisikariok laruntin, Durangoko azokaren 41. urteurrena ospatzeko, nola ez. Espero dut, exijitzen dut, basoa gau osoan erdi beteta ikustea, eta ez bakarrik ikustea, baizik eta egotea ere. Baina ez dut gehiegi edan nahi, gustatuko litzaikade norbait ezagutzea gau horretan, berezia den norbait, momentu batez bada ere. Libidoak izugarri lermatzen du nire gaitasun kognitiboa, eta afektiboa, introspekzio batera narama gehienetan. Baina hala ere ez dut nire "sequia goleadora" honekin jarraitun nahi.

Zelako hitz arraroak, tipoa erotu al da??? Ba ia-ia.

Fisikarioi, eta mekanika kuantikoan interesatuta dagoen mundu guztiari web-orri hau gomendatzen diot http://www.quantiki.org Ingelesez dago, abisua eman dut, ez etorri gero kexuka. Era dibulgatiboan idatzitako wiki bat da kuantikaren gainean, egia esan dibulgaziozko artikuluak gutxi dira, gehienak oso zailak dira, baina hala ere interesgarria da. Sartu eta gozatu!!!

Beste egunean lagun batek esan zidan ez zuela aguantatzen Albert Eisntein zientzilari bikainaren karikaturak behin eta berriro ikustea. Einsteinen seriotasun zientifikoa kolokan jarriko balitz bezela. Pertsonaren, edo pertsonalitatearen kultoa baztertuz, egia da askotan, beti ez esatearren Eisntein karikatizaturik agertzen dela, agian zientzia dibulgatzeko, edo zientzia ezagutzen ez duen jendeari zientifikoak pertsonak ere badirela ikustarazteko erreminta izan daiteke. Zientziak halako beldur bat ematen du, abstraktoa da eta zehatza da, jendeak seriotzat hartzen dut, berez serioa da eta. Baina zientziazaleak ez gara pertsona serioa, buru karratu eta izotzezko bihotzarekin, humanoak gara, eta hori da hedabideetan erakutsi izan den Einsteinen ikuspuntua. Egia da hedabideetan zientzia dibulgatu ordez zientifikoei buruzko esamesak banatzen direla, adibidez, Perelman. Telebistan inon ez dute azaldu, ezta urrunetik ere matematikan egin dituen aurrerapenak, hori bai, mundu guztiak dakigu ez duela nobela jaso nahi eta beste zenbait garrantzi gabeko kontu. Gai honen gainean nire iritzia emango dut, zilegi deritzot zientzia hedabideetan zabaltzeari, eta uste dut horretarako era egokia dela zientzilarien alde "humanoa" erraten dena erakustea beldurra kentzeko, baina jakintza da benetan erakutsi/irakatsi behar dena.

Lazarus (Porcupine Tree)

As the cheerless towns pass my window
I can see a washed out moon through the fog
And then a voice inside my head breaks the analogue
And says

"Follow me down to the valley below
You know
Moonlight is bleeding from out of your soul"

I survived against the will of my twisted folk
But in the deafness of my world the silence broke
And said

"Follow me down to the valley below
You know Moonlight is bleeding from out of your soul"

"My David don't you worry
This cold world is not for you
So rest your head upon me
I have strength to carry you"

(Ghosts of the twenties rising Golden summers just holding you)

"Follow me down to the valley below
You know
Moonlight is bleeding from out of your soul
Come to us Lazarus
It's time for you to go"

Rikki-tikki-tavi

Saturday, December 02, 2006

Huyendo del gris que mata

Ihesi nabil.
Denok gabiltza beti ihesi.
Batzuk arineketan, besteak poliki poliki. Denok daukagu harrapatuak izateko beldurra, izkina batera iristen garenean, buelta eman eta burua ateratzen dugu emeki "zer" horrek jarraitzen ez gaituela ziurtatzeko.
Gure iraganaz ihes egiten dugu, edo gure etorkizunaz, edo gure buruak sortutako beldur batez. Irla bakarti batera joatea gustatuko litzaiguke sarritan.
Orokorrean jarraitzen gaituen hori grisa izaten da, edozer delarik ere gure ametsetan gris kolorea izanen du. Grisa, horren kolore konplexua dena, beste koloreak baino malguago eta sotilagoa izan daitekeen kolorea kriminalizatu egin dugu, edo dute, jakizu!
Gizarteak, hedabideek grisa neutraltasunarekin, errutinarekin, aspergarritasunarekin, eta orohar interesgarriak ez diren gauzekin lotu dituzte.
Gaur egun ez dira apenas txuribeltzeko pelikulak egiten. Pelikula horietan grisaren tonu bakoitzak esanahi desberdina zuen, gaur egun (nire aburuz) efektu berezi eta ponposotasun hutsez beteriko filme horiek sotiltasunaren, detailearen, matizeen baza galdu dute. Zine kometzialean esperimentazioa jokoz kanpo gelditu da. Non gelditu ziren Citizen Kane bezalako pelikula???? Batzuek retro deitzen dute, besteek kalitatea.

Aurreko urtean topatu nituen nire lehenengo 3 ile urdinak. Orain arte ez dut horri buruz izkiriatu, eta iruditu zait bazela garaia. Nola sentituko dira aipatu ileok horrenbeste bilo beltzen artean? Taldeko nagusiak izango dira edo baztertuta egongo al diren batek daki, zalantzarik gabe eurak irtengo dira garaile hemendik urte batzutara (biziki espero dut urte mordoa itxaron behar izatea burua urdintzeko). Burusoiltzearena barneratuta daukat, no problem.

Barnegogoeta luze eta oparoak izan ditut olerki honekin (poesia hitza helduagoa dela dirudi olerki hitzaren aurrean, baina niri azkeneko hau gustatzen zait), olerkigintzaz ez dut gehiehi ulertzen,baina metrika eta errima gutxienekoa dira, mezua da garrantzizkoena. Nire hausnarketak idatzi ordez irakurleak bereak egitera gonbidatzen dut.

Esklabu erremintaria (Joseba Sarrionanidia)
Sartaldeko oihanetan gatibaturik
erromara ekarri zinduten, esklabua,
erremintari ofizioa eman zizuten
eta kateak egiten dituzu.
Labetik ateratzen duzun burdin goria
nahieran molda zenezake,
ezpatak egin ditzakezu
zure herritarrek kateak hauts deitzaten,
baina zuk, esklabu horrek,
kateak egiten dituzu, kate gehiago.

Rikki-tikki-tavi

Sunday, November 26, 2006

Eres tan jodidamente guapa cuando te miro de cerca

Ieup!!!

Linuxi buruz hitz egingo nuela pentsatu nuen blog hau irekitzean, egia da ez dudala ezer idatzi gai horren gainean. Eta ziuraski ez dut asko idatziko ere, baina lehen konbentzituta banintzen, orain are gehiago konbentzitu naiz Linux Windows baino hobea dela. Damn Small Linux deituriko distribuzioa ezagutu dut gaur, 50mb okupatzen ditu eta ordenadore zaharretarako pentsatua dago, guztiz erabilgarria eta osoa den Sistema Eragile bat 50 megatan sartua, USB memoria batetik instalatu daiteke, harrigarrai badirudi ere. Nire konbentzimentuaren zergatia zera da, Linuxen askatasunaren filosofiaz aparte, moldakortasuna, hau da, erraz maleatzeko gaitasuna, PDAak, iPodak, memory stickak, mp3ak, minidiskak... eta mota guztietako sistema elektronikoetan Linux egokitzearen ahalmena. Nortasuna, estiloa, eta batez ere programatzaileen savoire faire da desberdintasuna zehazten duena. Hemen bai betentzen dela "Vouloir, c'est pouvoir".

Posten tituluak irakurtzen badituzue konturatuko zineten ez dutela besterik gabe idatzitakoarekin zerikusirik, egia esan badute, sarrera berri bat egin aurretik titulua pensatzen dut eta hortik abiatzen naiz nire burua martxan jartzeko, batzutan higidura zuzen eta konstantez, eta bestetan higidura periodikoetan idazten dut, baina horrek ze garrantzi dauka, batere ez. Saiatzen naiz idazten dudana hutsala ez izaten, baina horrek hotzana bihurtzen du batzuetan, nahiago dut idatzitakoa garrantzitsua ez izatea zinizmoz beteriko testu zitala izatea baino.

Eres tan jodidamente guapa cuando te miro de cerca... esaldi hau edozerri aplika dakioke, baina normalean ez da horrela izaten, batzuetan ez dugu kaka usaina hartzen gertu gauden arte, eta sarritan berandu da, horregatik iruditzen zait horren ederra esaldi hau, hori litzateke politena, gertutik begiratzean liluratuta geratzea. Esan daiteke perpaus hori honen antagonikoa dela zentzu batean: donde hay confianza da asco. Farozainaren blogean hausnarketa bat irakurri nuen, benetan ados nago berarekin, baina esparru askotara zabalduko nuke nik, ez soilik neska-mutil kontuetara. Berak dio nobio-nobia garaian pertsona idealizatu-perfektu baten forma hartzen dugula, eta gero gauza serio hasten denean desilusioa etortzen dela, bikoteak benetan nolakoak garen ikusten duenean. Argi dago inor ez dela perfektua, eta ezin zaio mozorro horri denbora gehiegiz eutsi. Bikote kontuetan, zure laguna gertutik ikustean urrutitik baino ederragoa dela iruditzen bazaizu, ditsosoa zu, eta urte askotarako.

Uste dut abesti hau, itxaropen abesti bat dela, hemendik aurrera gogor egin beharko dugu lan:

Stairway to Heaven (Led Zeppelin)

There's a lady who's sure all that glitters is gold
And she's buying a stairway to heaven.
When she gets there she knows, if the stores are all closed
With a word she can get what she came for.
Ooh, ooh, and she's buying a stairway to heaven.

There's a sign on the wall but she wants to be sure
'Cause you know sometimes words have two meanings.
In a tree by the brook, there's a songbird who sings,
Sometimes all of our thoughts are misgiven.
Ooh, it makes me wonder,
Ooh, it makes me wonder.

There's a feeling I get when I look to the west,
And my spirit is crying for leaving.
In my thoughts I have seen rings of smoke through the trees,
And the voices of those who stand looking.
Ooh, it makes me wonder,
Ooh, it really makes me wonder.

And it's whispered that soon if we all call the tune
Then the piper will lead us to reason.
And a new day will dawn for those who stand long
And the forests will echo with laughter.

If there's a bustle in your hedgerow, don't be alarmed now,
It's just a spring clean for the May queen.
Yes, there are two paths you can go by, but in the long run
There's still time to change the road you're on.
And it makes me wonder.

Your head is humming and it won't go, in case you don't know,
The piper's calling you to join him,
Dear lady, can you hear the wind blow, and did you know
Your stairway lies on the whispering wind.

And as we wind on down the road
Our shadows taller than our soul.
There walks a lady we all know
Who shines white light and wants to show
How everything still turns to gold.
And if you listen very hard
The tune will come to you at last.
When all are one and one is all
To be a rock and not to roll.

And she's buying a stairway to heaven.

Rikki-tikki-tavi

Saturday, November 18, 2006

Today is the day...

Gaur da nire 19 urtebetetzea, urte bat zaharrago, egun bat zaharrago, ordu batzuk zaharrago... Atzo baino gehiago naiz, hori zihur, eta bihar baino askoz gutxiago, hori ere zihur.

Post hau idazten nuen bitartean bilutsik sentitu naiz, larrugorritan, kanpoko edozerk min emateko ahalmena balu bezela, segurtasun falta izugarria sentitu dut. Segidan aulkitik altxatu naiz, nire gelara apal apal hurbildu eta funda ireki dut ziztu batean. Azkar bueltatu naiz jarlekura, eta han nire bularraren kontra baxua besarkatu dut. Barrutik irtendako melodia dekadente bat jotzen hasi naiz bapatean, nire hatz sendoek metalezko soka malguak igurtzi dituzte barkamenik gabe, erritmoaren kadentzia barruan neraman, agian jotzen ez diren notak dira garrantzizkoenak. Belarriek somatzen ez dituzten horiek dira, gure barnean dauden sokatxoak mugiarazten dituztenak.

Post hau idatzi dudanerako 2 mezu jaso ditut jada zorionak ematen, asko eskertzen dizuet, Ikki eta Bagheera horren bizkorrak izateagatik, ilusio handia eman dit horrek. Milesker denagatik, oso pozik nago zuekin koskorretan egoteagatik, eta Ion sartuko bazaigu, hori bai hori jaia!!!!

Porru eginda nago, ohera nihoa... ez dut dei mezu edo dei gehiagorik espero, mugikorra itzali dezaket bihar arte. Bihar arte!!

Un Vals Desafinado (Doctor Deseo)
Girando entre las notas rojas de un vals desafinado
Borrachos en la eternidad
Pusimos tantas ganas bailando en el lugar
dónde lo bueno nunca tiene fin.
La banda no dejaba a de tocar
Y todo parecía tan fácil
Tropezábamos y un beso arrastraba una sonrisa
Y todo parecía tan fácil.
Un día la música dejo de sonar...
Esta noche negra, es aún mas negra
Porque tu mirada ya no me hace estremecer
Luna indiferente
Gritos de silencio
Que cabrón destino
Que cuando estamos juntos
Vivo sin ti
La tenues luces del local
Bailaban como estrellas locas
En el firmamento de tus ojos
Tu mulso entre mis piernas
Marcaban el compás acelerado
De nuestra canción.
La banda no dejaba de tocar
Y todo parecía tan fácil
Tropezábamos y un beso arrastraba una sonrisa
Y todo parecía tan fácil.
Un día la música dejo de sonar...
Esta noche negra, es aún mas negra
Porque tu mirada ya no me hace estremecer
Luna indiferente
Gritos de silencio
Que cabrón destino que cuando estamos juntos
Vivo sin ti
Rikki-tikki-tavi

Saturday, November 11, 2006

Lehenengo barkamenak...

Zelan ekipo?

Sentitzen dut aurreko astean postik idatzi ez izana oraintxe ikusiko duzue zergatia:

Aurreko ostiralean gauez enteratu nintzen "oinarinak" mendira zihoaztela hurrengo egunean. Begirale bakarrak joan behar zuen eurekin eta berari marroi osoa ez uztearren nire burua eskeini nien mendira laguntzeko. Aritxulegiraino juan ginen Aiako Harriko mendi-hegaletik pasata. Gero Iruna jeitsi ninduten automobilez eta bazkaldu ostean eskautetara joan izan behar nuen. Gero deskantsatzen egon nintzen etxean eta berandutu egin zitzaidan idazteko, hurrengo egnean bikoitza idaztea erabaki nuen. Gitarra klasera joan ondoren afaldu nuen eta gero lagunekin gelditu nintzen Ikasle Abertzaleek antolatutako kontzertutara. Oso berandu sartu ginen, 00.30-ak aldera, eta dagoeneko Doctor Deseok jo zuen, beraz ikusi nahi nuen kontzertu bakarra ikusigabe gelditu nintzen. Berri Txarrakekin aspertu eta SArekin gozatu nuen, klaseko, eskautetako eta orotariko lagunekin egon nintzen. Gau polita benetan, baina hotza, oso hotza, eta katarroa harrapatu nuen. Hurrengo egunean goizean ikasten nuen bitartean ubunturen bersioa berritzen saitu nitzen, baina X-ak izorratu nituen, hau da, putada itzela. Ikasten jarraitu nuen eta ezin izan nuen idatzi.

Aste luze baten ondoren (Termo eta Analisia de puta pena...) iritsi da asteburua. Atzoko kraala polita izan zen, joku bat egin genuen betiko ebaluaketa aspergarrien ordez, elkar ezagutzeko joku polita izan zen. Xelebrea agian.

Gaur goizean gitarra eskolara joan naiz, azkenean aldatu ditut gitarraren sokak, hori bai zauri txiki batzuen ordainean. Ondoren Koskorretako begirleekin bilera eduki dut gure txokoa txukuntzeko eta materiala berritzeko. Arratsaldean betiko bilera egon da, umeekin. Berriz ere Zipi eta Zape anaiak etorri dira... hauek bai bihurriak. Ez dakit zer hartzen duten etxean bazkaltzeko... spiz?? Oraintxe Donostin egon gara Saw3 ikusten, uste dut ez duela merezi zineman ikustea, intentziorik edukitzekotan serioski pentsa ezazu aMulek 6 euro aurreztuaraziko dizkizula.

Noviembre Libertarioaren erdi erdian gaude, gomendatzen dizuet Bizkaian bizi zaretenoi (farozain...) gutxienez emanaldi edo hitzaldi batera gerturatzea, oso interesgarriak izaten dira. Merezi dute.

Basta Ya (Habeas Corpus)

Hace unos días caía muerto un policía. Tres iban a ser los disparos que acabaron con su vida. Hace unos días mataron a un policía. Ejemplar trabajador, esposo y padre de familia. Al día siguiente nadie hablaba de otra cosa , al día siguiente no existía otra noticia. Al día siguiente asistimos a su entierro y lloramos. Cuando dijeron llorad, obedientes, lloramos. Dolidos por la pérdida de ese gran hombre, hicimos nuestro el dolor de aquella familia. Calificamos de inútil aquella última muerte. Exigimos y rogamos, suplicamos que así fuese. Sentimos nuestro cada pésame enviado. Con él, dijeron, nos han matado a todos. Guardamos luto y un minuto de silencio junto a las Autoridades de cualquier color y signo. Fuimos testigos de todo ese gran teatro. De los comunicados de condena y de repulsa. De las banderas que hondeaban a media asta, de esa inmensa mayoría, de sus gritos, del ya basta. Basta. Asistimos a todas las concentraciones. Fuimos a las mil y una manifestaciones. Vestimos lazos de todos los colores. Sus palabras permitieron que no dijésemos nada. Aquellos días vestimos de tolerancia. Cerramos filas en torno a la Democracia. Ciudadanos bien, ciudadanos de bien acusan de no se qué, acusando a no se quien. El mismo día hubo una muerte sin noticia, una de tantas que no se rentabilizan. Una de tantas en las que es algún obrero el que al igual que al vacío cae también en el olvido. ¿Qué valor tiene la muerte de un desgraciado? El mismo valor que tuvo su nacimiento. ¿Dónde están sus viudas?, ¿Dónde? ¿Dónde están sus hijos?,¿Dónde las condolencias? ¿Dónde tanto y tanto grito? Fuimos testigos de todo ese gran teatro. De los comunicados de condena y de repulsa. De las banderas que hondeaban a media asta. De esa inmensa mayoría, de sus gritos, del ya basta. Basta ya. Basta ya. Ni sus manos son tan blancas. Ni son blancas sus palomas. Ni es tan blanca su bandera. Ni tampoco sus entrañas. Su cal si que es blanca. Fuimos testigos de todo ese gran teatro. De los comunicados de condena y de repulsa. De las banderas que hondeaban a media asta. De esa inmensa mayoría. De sus gritos, del ya basta. Basta.

Rikki-tikki-tavi

Sunday, October 29, 2006

Aupa lagunak!

Atzo arratsaldean nire kuadrilakoen lokaletik pasa nintzen, betiko panorama, kiniela eta ProEvolutionSoccer, gustatzen zaionari ondo, eta ez zaionari gustatzen, badauka ez joatea, eta hori da nik egiten dudana. Hori bai, nire PlayStationak han jarraitzen du, nik ez nuke erabiliko, baina badakit garantiarik ez duela, apurtzen denean beste batek eramango du berea eta kitto. Nik ez diet ezer eskatuko, berengandik zerbait ateratzen bada ondo, bestela berdin dio.

Ahaztu zitzaidan esatea, koaderno berria erosi dut, 0.95€. Eskautetako ebaluaketak eta prestatutako bilerak euskaraz idatziko ditut, Bagheerak erderaz, horrela bi hizkuntzatan edukiko genituzke, diglosia sahiesteko batez ere.

Gaur goizean mendira joan gara begiraleak (ez denak, gehienak ordea). Betiko lez berandu atera gara, beti berdina izaten da berandu heltzen dena eta denak berari itxaroten egoten gara. Puntualtasun arazo txiki bat dago nire ustez kraalean, baita kraaletan ere. Ez ginen oso prest urrutiegi joateko eta gainera borda pare baten kokaleku zehatza erakutsi nahi genion begiraletako bati, Aritxulegira joan gara, handik 3 bat kilometro ibili Bianditzeraino eta buelta. Animalia ezezagun baten masail-hezurraren zati bat topatu dugu, lixibatan garbituko dut eta lokalera eramango dut koskorrentzako. Asko gustatzen zaizkie holako gauzak.

Gaurkoz ideiak ahitu zaizkit, egia esan oso traumatikoa izan da ordua aldatzearena niretzako gaur. Betiko moduan hemen doa abestitxo bat:

Yo quiero ser muy promiscuo (Ismael Serrano)

Yo quiero ser muy promiscuo, cual mis hermanos mayores,
tocar nalgas, tocar pechos, con todas las precauciones.
Yo quiero ser muy promiscuo, como todos mis amigos,
ya que de un tiempo a esta parte, no duermo si no me fustigo.

Ahora que dice la tele que la juventud actual,
está pasando una etapa de desenfreno sexual,
y que ni el SIDA ni el Papa han conseguido evitar
que tiernos mozos y mozas se den al goce de amar

Y por eso yo te digo que quiero ser muy promiscuo,
y revolverme en el lodo del pecado original,
porque estoy un poco harto del pecadillo de Onán.

Yo quiero ser muy promiscuo, como el eximio escritor,
y fiel votante del PP, Fernando Sánchez Dragó,
que ha gozado de mujeres, no de una sino de un millón,
y cada una diferente, que creo que es mucho mejor.

Yo quiero ser muy promiscuo, pero resulta cansado,
lo sé porque me lo ha dicho alguien muy documentado.
Yo la verdad de estas cosas hablo más por referencias,
ya que mi prima Paulina es mi única experiencia.

Pero ya estoy decidido a seguir por esta senda,
de desenfreno y orgía, de cachondeo y de juerga,
y voy a dejar muy claro a mis dos progenitores:
"Yo salgo del seminario por poderosas razones".

Y por eso yo te digo que quiero ser muy promiscuo,
y revolverme en el lodo del pecado original,
porque estoy un poco harto del pecadillo de Onán.

Yo quiero ser muy promiscuo, no quiero novia ni nada,
sólo relaciones cortas con niñas desenfadadas,
con niñas desenfadadas, con niñas desenfadadas.


Rikki-tikki-tavi

PD: Farozainak dagoeneko mezutxo bat utzi du, animatu komentarioak idaztera.

Saturday, October 28, 2006

Sentado espero a la chica que mas quiero...



Gabon ekipo!!!

Rikki zer edo nor den galdetzen duzutenei, hemen doakizkizue bere (nire) "argazki" bat. Oso gogorra izan da gaurko bilera eskautetan. Bi terremoto berri sartu zaikigu, hirugarren neska oso jatorra da. Espero dut kurtsoa aurrera dihoan heinean lasaituko direla, zertxobait bada ere. Mutilek ikusten naute euren panpina banintz lez, nirekin borrokatzea gustatzen zaie, aurretik beste begiraleekin egin duten bezala (seguraski mutila izatearen erruz). Niri ez dit grazia handirik egiten honek, baina badirudi hori dela koskorretan aurkitu dudana, zaila izaten da eurei konbentzitzea kolpeak bain dibertigarriagoa den zerbait dagoela, edo egon litekela.

Blog hau irakurtzen duten 3 pertsona ezagutzen didut bakarrik, ba jakin dezazute komentarioak uztea guztiz librea dela, eta gusto handiz erantzugo ditudala!!!

Garbigaliua badabil!!!!!! Azkenean libratu naiz ostiraletan motxila/maleta hartu behar izateaz. Leungarriaren komeriak aldiz airean darrai. Amonak esan dut toailak garbitzeko komenigarria dela, bestela azal erdia eramango dudala lehortzerakoan.

Bihar mendira nijua eskautekin, banuen gogorik. Ez daukat oso argi nora joaki garen zehazki, baina berdin dio... Abesti polit batekin bukatuko dut, naiz eta gaur euririk egin ez duen:

Gaur euria egin du (Deabruak Teilatuetan)

Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut

Gaur maitasunaz eta
heriotzaz hitz egin dugu
eta tximeleta eri bat
gelan sartu zaigu

Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut

Gaur maitasunaz eta
heriotzaz hitz egin dugu
eta tximeleta eri bat
gelan sartu zaigu

Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut
Gaur euria egin du

Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut

Gaur euria egin du


Sunday, October 22, 2006

Rikk-tikk-tikki-tikki-chik

Ieup!!!

Bihar berriz Algortara nihoa, beste aste bat idatzi gabe "C'est la vie, mon amour".
Egun osoa etxean igaro dut. Afaria orain dela gutxi bukatu dut, zinera joatea pentsatu dut lehenengo arratsaldean, "Black Dahlia" filmeak itxura ona zuen, baina azkenean alferkeriak irabazi nau. Termodinamikari buruzko liburu bat irakurtzen igaro dut goiz guztia, eta fisikako ariketak egiten, baita ere nire kuadernoa txukuntzen. Goiz jaiki naiz hau egiteko. Oso aspergarria izan da gaurko eguna, egia esan igandeak gorroto ditut, ez badut goizean mendira joateko aprobetxatzen gero ez dut eguna gozatzen.

Ostiralean software askearen aldeko talde bat osatzeko bilera batetara joango gara. Biziki espero dut EHUko mailan sofware librea bultzatzeko taldea sortzea. Gezurra dirudi nola jendeak dirua xahutzen duen software probatiboa erosten, eta sotzen. Copyright lizentziak erabiltzen dituzten irakaslengan presioa eragiteari garrantzitsua deritzot, adibidez Agirregabiriari elitzaioke ezer kostatuko bere programak, animazioak eta liburuak creative commons motako lizentzia batean jartzea, eta bere Dinamic Solver programarentzako linuxerako port bat sortzea ere elegoke gaizki.

Musika talde bat gomendatu nahiko nuke. Irundarrak dira, eta Fermin Mugurazarekin eman ziren ezagutzera bere kontzertuetan telonero bezala agertuz. Hip-Hopa eta Ragga nahasten dute letra errebindikatzaileekin batera, festarako taldea da, bere izena Bad Sound System da. aMulen bilatu, edo bestela diska erosi, oso merke dago, 9 euron edo. Merezi du.

Hau da gaurko abestia (dedikatoria ixilarekin):

Bexamela eta pastela (Maixa eta Itziar)

Maite dut zuk laztantzea / dantzatzea
zure ezpainak xurgatzea / hortzen esmaltea
baita ere zure garagar / zaporea
ahal denean lepotik / kosk egitea
Ai bexamela / eta pastela,
ai bexamela...
Maite dut zu lotsatzea / dir-dir ikustea
nata mihiztea / bustitzea
zeruan barrena / hegal egitea
eta bapatean / lur jotzea
Ai Bexamela...
Maite dut oihukatzea / muxu ematea
zure malko gorrien / zuritzea
emozionatzea / zu ferekatzea
eta maite zaitut / esatea
Ai Bexamela...
Beti Prest!

Rikki-tikki-tavi


Saturday, October 21, 2006

Desnúdame

Aupa ekipo!!

Egia da aste osoan ez dudala bloga berritu, baina Algortan ia ezinezkoa egiten zait idaztea. Suposatzen dut horrela izango dela hurrengo asteetan ere bai...

Astea uste baino lasaiagoa izan da, bekaren asuntoa ez da horren konplikatua izan, eta garagardo bat hartzera juteko denbora atera dugu, gainera termoko kontrola sin mas... Espero dut hurrengo asteak hau bezain lasaiak izatea, egia esan luzea egin zait, OSO luzea, baina hori beste asunto bat da.

Egunero amestu dut, batzuetan eroak (ez beroak) izan dira, besteetan gogorrak, normalean arraroak eta zenbaitetan harrigarriak, horietako batek nire sentimenduak azalaratu zizkidan eta egia esan ezitzaidan gehiegi gustatu. Amesteari utziko al diot noizbait, nekatu naiz. Agian buelta gehiehi ematen ari natzaio asuntoari, baina ia obsesionatua nauka, Dream-Catcher bat erosi beharko dut (beti erosten).


Eskautetan hasi gara lanean, irteerak eta larunbatetako bilerak prestatzen hasi gara. Oso gustora nago Ikki eta Bagheerarekin, eta umeak ere jatorrak dira, 2006/07 kurtsoa gogorra izango da, baina aguantatzen badut horrek esan nahiko du edozertarako prest nagoela.

Abesti edo olerki bat jarriko dut bakoitzean, abesti bat da oraingo hontan:

Desnúdame, desnúdame (Anari)
Argia itzaltzean zenbait gauza ikusten den lez,
isiltzean esan nahi ez dena azaltzen. Eta maiz,
zure ahoak isiltzen dituen hitz horiek, zure begiek
oihukatzen dituzte. Zure begien zulora abailtzen
naiz, haizeak jotako txori bat lez; eta esaten duzun
hori dena baino gehiago zure atzean nor ezkutatzen
den jakin nahi nuke. Etorri eta kenduizkidazu
arropak, kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu, hitz
egin dezagun ezin esan daitekenaz, begi biluziz
begiratu elkar, badakizu, ezjakina beti izango dela
nagusi; hori gabe ezingo ginateke bizi... etorri eta
kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu.
P.D.: Oroitu zaitezte Wikipedia-ren euskarazko bertsioak behar zaituela.
Egin zaitez wikilari!!!

OAXACA RESISTE!!!

Sunday, October 15, 2006

Igandea

Egun on famili!!

Igandea da gaur, astero bezela, beste asteburu galdu bat (zubia oraingo hontan). Bihar klasera berriz, irakasle pedanteen txorakeriak entzutera, majadero horien txantxak aguantatzera, gure txikitasunean nola itotzen garen ikus dezaten; "nik hau badakit" edo "gehiago ikasi behar duzue" bezalako perpaus hutsalak entzutera. Ikasleak izan ziren bai, baina otsoaren albora pasa dira. "Homo Homini Lupus" erran zuen norbaitek, badirudi egia dela. "¿Sí o que? Pos eso..."

Potrotaraino nago euskaltelen modem honekin, bakarrik itzaltzen da, eta sarerik gabe uzten nau gehien behar dudanean. Baina nola deituko diet alda diezadaten aste guztian Algortan banago??? Hau idazten dudan bitartean adibidez, ez dut sarerik, eta modema lasaitu dadin itxaron beharko dut mezua argitaratzeko.

Urria hasi zenetik gutxienez 4 langile hil dira lan-istripuetan eta beste 4 zauritu dira, horietako 3 larriki, soilik Euskal Herrian. Aurreko hilean 11 langile hil ziren gure lurraldean, akaso patronalaren terrorismo honek jarraitu behar al du?? Hauek bai direla benetako biktimak... baina ez dira hedabideetan agertzen, zergatik izango da? Badirudi, telebistak erakusten duen bezela, injustizia guztia terrorismoak eta ezbehar klimatikoek eragiten dutela, baina ez da egia. Lapur txikiak kartzelan daude eta kalean espekulatzen dutenak, mafiekin batera lan egiten dutenak. Hauek izenak dituzte, baina telebistan beti biktimatzat agertzen dira. Ze erru daukat nik langile horrek ez bazuen uhala jantzita? Uhala jantzita ez bazuen seguraski uhal nahikorik ez zegoelako izango zen. Baina kominikabideek nahiago dute ezikusiarena egin. Negargarria benetan!!

Gelditu zaidan zapore txarra kentzeko olerki polit bat idatziko dut:

SEX-40 (Paddy Rekalde, 2000)

Zigarroari kalada luze pare bat eman,
irribarre egin eta,
ero baten moduan,
arineketan hasi da
jirasol soro amaigabean barrena.
Zeru ezin zabalago honen urdina
eta milaka lore potoloren horia.
Nahasketa ederra, benetan,
are ederrago
Uxue, arineketan jirasolen artetik,
prakak zelan eranzten dituen ikustean,
eta nikia,
ditizorroa eta kuleroak...
eta kanposantu ondoko belardian,
erreka babesten duten makalen alboan,
etzan egin da,
hamaika mila mitxoletak inguratuta.
Izerditan nator,
eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,
baina, hala ere,
xarma zoragarria dauka
bere azal gazi-gozoa miazkatzeak,
etengabe miazk...

Eguzkia itzali,
zerua erabat ilundu
eta itzarri egin naiz,
kagoendios!
itzarri egin naiz.

Badakizue, ez zaitezte inoiz erna!!!

Beti Prest!

Rikki-tikki-tavi

Saturday, October 14, 2006

Blog berria

Gaur, urriak 14 nire blog berria hasi dut. Hemendik aurrera egunero saiatuko naiz idazten (oraindik ez daukat sarerik, baina hemendik gutxira hasiko naiz egunero idazten). Nire blogean zientzia, musika, mendizaletasuna, eskultismoa eta linuxi buruz idatziko dut batez ere. Espero dut zuen gustokoa izatea.

Beti prest!

Rikki-tikki-tavi