Sunday, October 29, 2006

Aupa lagunak!

Atzo arratsaldean nire kuadrilakoen lokaletik pasa nintzen, betiko panorama, kiniela eta ProEvolutionSoccer, gustatzen zaionari ondo, eta ez zaionari gustatzen, badauka ez joatea, eta hori da nik egiten dudana. Hori bai, nire PlayStationak han jarraitzen du, nik ez nuke erabiliko, baina badakit garantiarik ez duela, apurtzen denean beste batek eramango du berea eta kitto. Nik ez diet ezer eskatuko, berengandik zerbait ateratzen bada ondo, bestela berdin dio.

Ahaztu zitzaidan esatea, koaderno berria erosi dut, 0.95€. Eskautetako ebaluaketak eta prestatutako bilerak euskaraz idatziko ditut, Bagheerak erderaz, horrela bi hizkuntzatan edukiko genituzke, diglosia sahiesteko batez ere.

Gaur goizean mendira joan gara begiraleak (ez denak, gehienak ordea). Betiko lez berandu atera gara, beti berdina izaten da berandu heltzen dena eta denak berari itxaroten egoten gara. Puntualtasun arazo txiki bat dago nire ustez kraalean, baita kraaletan ere. Ez ginen oso prest urrutiegi joateko eta gainera borda pare baten kokaleku zehatza erakutsi nahi genion begiraletako bati, Aritxulegira joan gara, handik 3 bat kilometro ibili Bianditzeraino eta buelta. Animalia ezezagun baten masail-hezurraren zati bat topatu dugu, lixibatan garbituko dut eta lokalera eramango dut koskorrentzako. Asko gustatzen zaizkie holako gauzak.

Gaurkoz ideiak ahitu zaizkit, egia esan oso traumatikoa izan da ordua aldatzearena niretzako gaur. Betiko moduan hemen doa abestitxo bat:

Yo quiero ser muy promiscuo (Ismael Serrano)

Yo quiero ser muy promiscuo, cual mis hermanos mayores,
tocar nalgas, tocar pechos, con todas las precauciones.
Yo quiero ser muy promiscuo, como todos mis amigos,
ya que de un tiempo a esta parte, no duermo si no me fustigo.

Ahora que dice la tele que la juventud actual,
está pasando una etapa de desenfreno sexual,
y que ni el SIDA ni el Papa han conseguido evitar
que tiernos mozos y mozas se den al goce de amar

Y por eso yo te digo que quiero ser muy promiscuo,
y revolverme en el lodo del pecado original,
porque estoy un poco harto del pecadillo de Onán.

Yo quiero ser muy promiscuo, como el eximio escritor,
y fiel votante del PP, Fernando Sánchez Dragó,
que ha gozado de mujeres, no de una sino de un millón,
y cada una diferente, que creo que es mucho mejor.

Yo quiero ser muy promiscuo, pero resulta cansado,
lo sé porque me lo ha dicho alguien muy documentado.
Yo la verdad de estas cosas hablo más por referencias,
ya que mi prima Paulina es mi única experiencia.

Pero ya estoy decidido a seguir por esta senda,
de desenfreno y orgía, de cachondeo y de juerga,
y voy a dejar muy claro a mis dos progenitores:
"Yo salgo del seminario por poderosas razones".

Y por eso yo te digo que quiero ser muy promiscuo,
y revolverme en el lodo del pecado original,
porque estoy un poco harto del pecadillo de Onán.

Yo quiero ser muy promiscuo, no quiero novia ni nada,
sólo relaciones cortas con niñas desenfadadas,
con niñas desenfadadas, con niñas desenfadadas.


Rikki-tikki-tavi

PD: Farozainak dagoeneko mezutxo bat utzi du, animatu komentarioak idaztera.

Saturday, October 28, 2006

Sentado espero a la chica que mas quiero...



Gabon ekipo!!!

Rikki zer edo nor den galdetzen duzutenei, hemen doakizkizue bere (nire) "argazki" bat. Oso gogorra izan da gaurko bilera eskautetan. Bi terremoto berri sartu zaikigu, hirugarren neska oso jatorra da. Espero dut kurtsoa aurrera dihoan heinean lasaituko direla, zertxobait bada ere. Mutilek ikusten naute euren panpina banintz lez, nirekin borrokatzea gustatzen zaie, aurretik beste begiraleekin egin duten bezala (seguraski mutila izatearen erruz). Niri ez dit grazia handirik egiten honek, baina badirudi hori dela koskorretan aurkitu dudana, zaila izaten da eurei konbentzitzea kolpeak bain dibertigarriagoa den zerbait dagoela, edo egon litekela.

Blog hau irakurtzen duten 3 pertsona ezagutzen didut bakarrik, ba jakin dezazute komentarioak uztea guztiz librea dela, eta gusto handiz erantzugo ditudala!!!

Garbigaliua badabil!!!!!! Azkenean libratu naiz ostiraletan motxila/maleta hartu behar izateaz. Leungarriaren komeriak aldiz airean darrai. Amonak esan dut toailak garbitzeko komenigarria dela, bestela azal erdia eramango dudala lehortzerakoan.

Bihar mendira nijua eskautekin, banuen gogorik. Ez daukat oso argi nora joaki garen zehazki, baina berdin dio... Abesti polit batekin bukatuko dut, naiz eta gaur euririk egin ez duen:

Gaur euria egin du (Deabruak Teilatuetan)

Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut

Gaur maitasunaz eta
heriotzaz hitz egin dugu
eta tximeleta eri bat
gelan sartu zaigu

Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut

Gaur maitasunaz eta
heriotzaz hitz egin dugu
eta tximeleta eri bat
gelan sartu zaigu

Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut
Gaur euria egin du

Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut

Gaur euria egin du


Sunday, October 22, 2006

Rikk-tikk-tikki-tikki-chik

Ieup!!!

Bihar berriz Algortara nihoa, beste aste bat idatzi gabe "C'est la vie, mon amour".
Egun osoa etxean igaro dut. Afaria orain dela gutxi bukatu dut, zinera joatea pentsatu dut lehenengo arratsaldean, "Black Dahlia" filmeak itxura ona zuen, baina azkenean alferkeriak irabazi nau. Termodinamikari buruzko liburu bat irakurtzen igaro dut goiz guztia, eta fisikako ariketak egiten, baita ere nire kuadernoa txukuntzen. Goiz jaiki naiz hau egiteko. Oso aspergarria izan da gaurko eguna, egia esan igandeak gorroto ditut, ez badut goizean mendira joateko aprobetxatzen gero ez dut eguna gozatzen.

Ostiralean software askearen aldeko talde bat osatzeko bilera batetara joango gara. Biziki espero dut EHUko mailan sofware librea bultzatzeko taldea sortzea. Gezurra dirudi nola jendeak dirua xahutzen duen software probatiboa erosten, eta sotzen. Copyright lizentziak erabiltzen dituzten irakaslengan presioa eragiteari garrantzitsua deritzot, adibidez Agirregabiriari elitzaioke ezer kostatuko bere programak, animazioak eta liburuak creative commons motako lizentzia batean jartzea, eta bere Dinamic Solver programarentzako linuxerako port bat sortzea ere elegoke gaizki.

Musika talde bat gomendatu nahiko nuke. Irundarrak dira, eta Fermin Mugurazarekin eman ziren ezagutzera bere kontzertuetan telonero bezala agertuz. Hip-Hopa eta Ragga nahasten dute letra errebindikatzaileekin batera, festarako taldea da, bere izena Bad Sound System da. aMulen bilatu, edo bestela diska erosi, oso merke dago, 9 euron edo. Merezi du.

Hau da gaurko abestia (dedikatoria ixilarekin):

Bexamela eta pastela (Maixa eta Itziar)

Maite dut zuk laztantzea / dantzatzea
zure ezpainak xurgatzea / hortzen esmaltea
baita ere zure garagar / zaporea
ahal denean lepotik / kosk egitea
Ai bexamela / eta pastela,
ai bexamela...
Maite dut zu lotsatzea / dir-dir ikustea
nata mihiztea / bustitzea
zeruan barrena / hegal egitea
eta bapatean / lur jotzea
Ai Bexamela...
Maite dut oihukatzea / muxu ematea
zure malko gorrien / zuritzea
emozionatzea / zu ferekatzea
eta maite zaitut / esatea
Ai Bexamela...
Beti Prest!

Rikki-tikki-tavi


Saturday, October 21, 2006

Desnúdame

Aupa ekipo!!

Egia da aste osoan ez dudala bloga berritu, baina Algortan ia ezinezkoa egiten zait idaztea. Suposatzen dut horrela izango dela hurrengo asteetan ere bai...

Astea uste baino lasaiagoa izan da, bekaren asuntoa ez da horren konplikatua izan, eta garagardo bat hartzera juteko denbora atera dugu, gainera termoko kontrola sin mas... Espero dut hurrengo asteak hau bezain lasaiak izatea, egia esan luzea egin zait, OSO luzea, baina hori beste asunto bat da.

Egunero amestu dut, batzuetan eroak (ez beroak) izan dira, besteetan gogorrak, normalean arraroak eta zenbaitetan harrigarriak, horietako batek nire sentimenduak azalaratu zizkidan eta egia esan ezitzaidan gehiegi gustatu. Amesteari utziko al diot noizbait, nekatu naiz. Agian buelta gehiehi ematen ari natzaio asuntoari, baina ia obsesionatua nauka, Dream-Catcher bat erosi beharko dut (beti erosten).


Eskautetan hasi gara lanean, irteerak eta larunbatetako bilerak prestatzen hasi gara. Oso gustora nago Ikki eta Bagheerarekin, eta umeak ere jatorrak dira, 2006/07 kurtsoa gogorra izango da, baina aguantatzen badut horrek esan nahiko du edozertarako prest nagoela.

Abesti edo olerki bat jarriko dut bakoitzean, abesti bat da oraingo hontan:

Desnúdame, desnúdame (Anari)
Argia itzaltzean zenbait gauza ikusten den lez,
isiltzean esan nahi ez dena azaltzen. Eta maiz,
zure ahoak isiltzen dituen hitz horiek, zure begiek
oihukatzen dituzte. Zure begien zulora abailtzen
naiz, haizeak jotako txori bat lez; eta esaten duzun
hori dena baino gehiago zure atzean nor ezkutatzen
den jakin nahi nuke. Etorri eta kenduizkidazu
arropak, kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu, hitz
egin dezagun ezin esan daitekenaz, begi biluziz
begiratu elkar, badakizu, ezjakina beti izango dela
nagusi; hori gabe ezingo ginateke bizi... etorri eta
kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu.
P.D.: Oroitu zaitezte Wikipedia-ren euskarazko bertsioak behar zaituela.
Egin zaitez wikilari!!!

OAXACA RESISTE!!!

Sunday, October 15, 2006

Igandea

Egun on famili!!

Igandea da gaur, astero bezela, beste asteburu galdu bat (zubia oraingo hontan). Bihar klasera berriz, irakasle pedanteen txorakeriak entzutera, majadero horien txantxak aguantatzera, gure txikitasunean nola itotzen garen ikus dezaten; "nik hau badakit" edo "gehiago ikasi behar duzue" bezalako perpaus hutsalak entzutera. Ikasleak izan ziren bai, baina otsoaren albora pasa dira. "Homo Homini Lupus" erran zuen norbaitek, badirudi egia dela. "¿Sí o que? Pos eso..."

Potrotaraino nago euskaltelen modem honekin, bakarrik itzaltzen da, eta sarerik gabe uzten nau gehien behar dudanean. Baina nola deituko diet alda diezadaten aste guztian Algortan banago??? Hau idazten dudan bitartean adibidez, ez dut sarerik, eta modema lasaitu dadin itxaron beharko dut mezua argitaratzeko.

Urria hasi zenetik gutxienez 4 langile hil dira lan-istripuetan eta beste 4 zauritu dira, horietako 3 larriki, soilik Euskal Herrian. Aurreko hilean 11 langile hil ziren gure lurraldean, akaso patronalaren terrorismo honek jarraitu behar al du?? Hauek bai direla benetako biktimak... baina ez dira hedabideetan agertzen, zergatik izango da? Badirudi, telebistak erakusten duen bezela, injustizia guztia terrorismoak eta ezbehar klimatikoek eragiten dutela, baina ez da egia. Lapur txikiak kartzelan daude eta kalean espekulatzen dutenak, mafiekin batera lan egiten dutenak. Hauek izenak dituzte, baina telebistan beti biktimatzat agertzen dira. Ze erru daukat nik langile horrek ez bazuen uhala jantzita? Uhala jantzita ez bazuen seguraski uhal nahikorik ez zegoelako izango zen. Baina kominikabideek nahiago dute ezikusiarena egin. Negargarria benetan!!

Gelditu zaidan zapore txarra kentzeko olerki polit bat idatziko dut:

SEX-40 (Paddy Rekalde, 2000)

Zigarroari kalada luze pare bat eman,
irribarre egin eta,
ero baten moduan,
arineketan hasi da
jirasol soro amaigabean barrena.
Zeru ezin zabalago honen urdina
eta milaka lore potoloren horia.
Nahasketa ederra, benetan,
are ederrago
Uxue, arineketan jirasolen artetik,
prakak zelan eranzten dituen ikustean,
eta nikia,
ditizorroa eta kuleroak...
eta kanposantu ondoko belardian,
erreka babesten duten makalen alboan,
etzan egin da,
hamaika mila mitxoletak inguratuta.
Izerditan nator,
eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,
baina, hala ere,
xarma zoragarria dauka
bere azal gazi-gozoa miazkatzeak,
etengabe miazk...

Eguzkia itzali,
zerua erabat ilundu
eta itzarri egin naiz,
kagoendios!
itzarri egin naiz.

Badakizue, ez zaitezte inoiz erna!!!

Beti Prest!

Rikki-tikki-tavi

Saturday, October 14, 2006

Blog berria

Gaur, urriak 14 nire blog berria hasi dut. Hemendik aurrera egunero saiatuko naiz idazten (oraindik ez daukat sarerik, baina hemendik gutxira hasiko naiz egunero idazten). Nire blogean zientzia, musika, mendizaletasuna, eskultismoa eta linuxi buruz idatziko dut batez ere. Espero dut zuen gustokoa izatea.

Beti prest!

Rikki-tikki-tavi