Egia da aste osoan ez dudala bloga berritu, baina Algortan ia ezinezkoa egiten zait idaztea. Suposatzen dut horrela izango dela hurrengo asteetan ere bai...
Astea uste baino lasaiagoa izan da, bekaren asuntoa ez da horren konplikatua izan, eta garagardo bat hartzera juteko denbora atera dugu, gainera termoko kontrola sin mas... Espero dut hurrengo asteak hau bezain lasaiak izatea, egia esan luzea egin zait, OSO luzea, baina hori beste asunto bat da.
Egunero amestu dut, batzuetan eroak (ez beroak) izan dira, besteetan gogorrak, normalean arraroak eta zenbaitetan harrigarriak, horietako batek nire sentimenduak azalaratu zizkidan eta egia esan ezitzaidan gehiegi gustatu. Amesteari utziko al diot noizbait, nekatu naiz. Agian buelta gehiehi ematen ari natzaio asuntoari, baina ia obsesionatua nauka, Dream-Catcher bat erosi beharko dut (beti erosten).
Eskautetan hasi gara lanean, irteerak eta larunbatetako bilerak prestatzen hasi gara. Oso gustora nago Ikki eta Bagheerarekin, eta umeak ere jatorrak dira, 2006/07 kurtsoa gogorra izango da, baina aguantatzen badut horrek esan nahiko du edozertarako prest nagoela.
Abesti edo olerki bat jarriko dut bakoitzean, abesti bat da oraingo hontan:
Desnúdame, desnúdame (Anari)
Argia itzaltzean zenbait gauza ikusten den lez,P.D.: Oroitu zaitezte Wikipedia-ren euskarazko bertsioak behar zaituela.
isiltzean esan nahi ez dena azaltzen. Eta maiz,
zure ahoak isiltzen dituen hitz horiek, zure begiek
oihukatzen dituzte. Zure begien zulora abailtzen
naiz, haizeak jotako txori bat lez; eta esaten duzun
hori dena baino gehiago zure atzean nor ezkutatzen
den jakin nahi nuke. Etorri eta kenduizkidazu
arropak, kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu, hitz
egin dezagun ezin esan daitekenaz, begi biluziz
begiratu elkar, badakizu, ezjakina beti izango dela
nagusi; hori gabe ezingo ginateke bizi... etorri eta
kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu.
Egin zaitez wikilari!!!
OAXACA RESISTE!!!
No comments:
Post a Comment