Sunday, October 15, 2006

Igandea

Egun on famili!!

Igandea da gaur, astero bezela, beste asteburu galdu bat (zubia oraingo hontan). Bihar klasera berriz, irakasle pedanteen txorakeriak entzutera, majadero horien txantxak aguantatzera, gure txikitasunean nola itotzen garen ikus dezaten; "nik hau badakit" edo "gehiago ikasi behar duzue" bezalako perpaus hutsalak entzutera. Ikasleak izan ziren bai, baina otsoaren albora pasa dira. "Homo Homini Lupus" erran zuen norbaitek, badirudi egia dela. "¿Sí o que? Pos eso..."

Potrotaraino nago euskaltelen modem honekin, bakarrik itzaltzen da, eta sarerik gabe uzten nau gehien behar dudanean. Baina nola deituko diet alda diezadaten aste guztian Algortan banago??? Hau idazten dudan bitartean adibidez, ez dut sarerik, eta modema lasaitu dadin itxaron beharko dut mezua argitaratzeko.

Urria hasi zenetik gutxienez 4 langile hil dira lan-istripuetan eta beste 4 zauritu dira, horietako 3 larriki, soilik Euskal Herrian. Aurreko hilean 11 langile hil ziren gure lurraldean, akaso patronalaren terrorismo honek jarraitu behar al du?? Hauek bai direla benetako biktimak... baina ez dira hedabideetan agertzen, zergatik izango da? Badirudi, telebistak erakusten duen bezela, injustizia guztia terrorismoak eta ezbehar klimatikoek eragiten dutela, baina ez da egia. Lapur txikiak kartzelan daude eta kalean espekulatzen dutenak, mafiekin batera lan egiten dutenak. Hauek izenak dituzte, baina telebistan beti biktimatzat agertzen dira. Ze erru daukat nik langile horrek ez bazuen uhala jantzita? Uhala jantzita ez bazuen seguraski uhal nahikorik ez zegoelako izango zen. Baina kominikabideek nahiago dute ezikusiarena egin. Negargarria benetan!!

Gelditu zaidan zapore txarra kentzeko olerki polit bat idatziko dut:

SEX-40 (Paddy Rekalde, 2000)

Zigarroari kalada luze pare bat eman,
irribarre egin eta,
ero baten moduan,
arineketan hasi da
jirasol soro amaigabean barrena.
Zeru ezin zabalago honen urdina
eta milaka lore potoloren horia.
Nahasketa ederra, benetan,
are ederrago
Uxue, arineketan jirasolen artetik,
prakak zelan eranzten dituen ikustean,
eta nikia,
ditizorroa eta kuleroak...
eta kanposantu ondoko belardian,
erreka babesten duten makalen alboan,
etzan egin da,
hamaika mila mitxoletak inguratuta.
Izerditan nator,
eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,
baina, hala ere,
xarma zoragarria dauka
bere azal gazi-gozoa miazkatzeak,
etengabe miazk...

Eguzkia itzali,
zerua erabat ilundu
eta itzarri egin naiz,
kagoendios!
itzarri egin naiz.

Badakizue, ez zaitezte inoiz erna!!!

Beti Prest!

Rikki-tikki-tavi

No comments: