Sunday, October 22, 2006

Rikk-tikk-tikki-tikki-chik

Ieup!!!

Bihar berriz Algortara nihoa, beste aste bat idatzi gabe "C'est la vie, mon amour".
Egun osoa etxean igaro dut. Afaria orain dela gutxi bukatu dut, zinera joatea pentsatu dut lehenengo arratsaldean, "Black Dahlia" filmeak itxura ona zuen, baina azkenean alferkeriak irabazi nau. Termodinamikari buruzko liburu bat irakurtzen igaro dut goiz guztia, eta fisikako ariketak egiten, baita ere nire kuadernoa txukuntzen. Goiz jaiki naiz hau egiteko. Oso aspergarria izan da gaurko eguna, egia esan igandeak gorroto ditut, ez badut goizean mendira joateko aprobetxatzen gero ez dut eguna gozatzen.

Ostiralean software askearen aldeko talde bat osatzeko bilera batetara joango gara. Biziki espero dut EHUko mailan sofware librea bultzatzeko taldea sortzea. Gezurra dirudi nola jendeak dirua xahutzen duen software probatiboa erosten, eta sotzen. Copyright lizentziak erabiltzen dituzten irakaslengan presioa eragiteari garrantzitsua deritzot, adibidez Agirregabiriari elitzaioke ezer kostatuko bere programak, animazioak eta liburuak creative commons motako lizentzia batean jartzea, eta bere Dinamic Solver programarentzako linuxerako port bat sortzea ere elegoke gaizki.

Musika talde bat gomendatu nahiko nuke. Irundarrak dira, eta Fermin Mugurazarekin eman ziren ezagutzera bere kontzertuetan telonero bezala agertuz. Hip-Hopa eta Ragga nahasten dute letra errebindikatzaileekin batera, festarako taldea da, bere izena Bad Sound System da. aMulen bilatu, edo bestela diska erosi, oso merke dago, 9 euron edo. Merezi du.

Hau da gaurko abestia (dedikatoria ixilarekin):

Bexamela eta pastela (Maixa eta Itziar)

Maite dut zuk laztantzea / dantzatzea
zure ezpainak xurgatzea / hortzen esmaltea
baita ere zure garagar / zaporea
ahal denean lepotik / kosk egitea
Ai bexamela / eta pastela,
ai bexamela...
Maite dut zu lotsatzea / dir-dir ikustea
nata mihiztea / bustitzea
zeruan barrena / hegal egitea
eta bapatean / lur jotzea
Ai Bexamela...
Maite dut oihukatzea / muxu ematea
zure malko gorrien / zuritzea
emozionatzea / zu ferekatzea
eta maite zaitut / esatea
Ai Bexamela...
Beti Prest!

Rikki-tikki-tavi


No comments: