
Gabon ekipo!!!
Rikki zer edo nor den galdetzen duzutenei, hemen doakizkizue bere (nire) "argazki" bat. Oso gogorra izan da gaurko bilera eskautetan. Bi terremoto berri sartu zaikigu, hirugarren neska oso jatorra da. Espero dut kurtsoa aurrera dihoan heinean lasaituko direla, zertxobait bada ere. Mutilek ikusten naute euren panpina banintz lez, nirekin borrokatzea gustatzen zaie, aurretik beste begiraleekin egin duten bezala (seguraski mutila izatearen erruz). Niri ez dit grazia handirik egiten honek, baina badirudi hori dela koskorretan aurkitu dudana, zaila izaten da eurei konbentzitzea kolpeak bain dibertigarriagoa den zerbait dagoela, edo egon litekela.
Blog hau irakurtzen duten 3 pertsona ezagutzen didut bakarrik, ba jakin dezazute komentarioak uztea guztiz librea dela, eta gusto handiz erantzugo ditudala!!!
Garbigaliua badabil!!!!!! Azkenean libratu naiz ostiraletan motxila/maleta hartu behar izateaz. Leungarriaren komeriak aldiz airean darrai. Amonak esan dut toailak garbitzeko komenigarria dela, bestela azal erdia eramango dudala lehortzerakoan.
Bihar mendira nijua eskautekin, banuen gogorik. Ez daukat oso argi nora joaki garen zehazki, baina berdin dio... Abesti polit batekin bukatuko dut, naiz eta gaur euririk egin ez duen:
Gaur euria egin du (Deabruak Teilatuetan)
Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut
Gaur maitasunaz eta
heriotzaz hitz egin dugu
eta tximeleta eri bat
gelan sartu zaigu
Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut
Gaur maitasunaz eta
heriotzaz hitz egin dugu
eta tximeleta eri bat
gelan sartu zaigu
Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut
Gaur euria egin du
Gaur ez zaitut ikusi
ez didazu deitu
eta orduak zurekin
bezala eman ditut
Gaur euria egin du
1 comment:
Aupa hi farozain!!
Aber bakizu ajearentzako onena kokakola hotz bat dela, edo kolakao beroa madalena batzukin. kar kar kar
Zaindu zaitez zu ere bai, eta ez edan horrenbeste.
PD: Labadora berriz apurtzen bada, badakizu nor geldituko den etxea zaintzen ezta? ni neu jajajajaja
Post a Comment