Tuesday, December 26, 2006

Gaur negar egin dut

Gaur malkoak isuri ditut
Ez nuen ikusi nahi
Itsu egon naiz, nahita
Beti jakin dut, beti sentitu dut
Hor nonbait, bihotzaren zoko baten
izkutatua egon da beti
Gaur azkenik malkoak isuri ditut
Inora joan ez diren malkoak
Ezer konponduko ez dutenak
Gaur malkoak isuri ditut
Gaur negarrez amaitu da eguna

(Rikki)

Friday, December 22, 2006

Badira bi aste


"Izkin hontatik idazten dizut, azkenaldian bezela
Egia da sasoi honetan, hotza egiten duela,
Blogean ez dut idatzi, bi aste badirela,
esango nuke zure begiek negar egingo dutela."

Mikel Urdangarin moldatzen ---->enRikki iglesias

jajajajajajajajajaja

Ez, enago mozkorra besterik gabe pozik nago datorren urterarte eskolarik ez daukagulako, etzi gabonkantak abestuko ditiagu Irunen zehar eskautekin eta 18an Oriora neguko kanpamendura.

Txarrena da asko ikasi beharko dudala asignaturarenbat aprobatu nahi badut, aurtengo maila oso gogorra da eta. Bueno ba, zorte on, eta ondo pasada danori. Agur, ondo lo in.

Friday, December 08, 2006

Petrolioa ere (DUT)

Petrolioa ere etorkina da,
baina hauxe ez da pateran iritsi.
Giza-baloreen burtsan kotizatzen ez dutenak zer?

Hay un abismo donde habia un estrecho.

Gasolindegi argitan,
irrifarreak iragarkitan.
Hilotzak hotzak hondartzan
ahazturaren ilargitan.

Itsas-artean heriotz zuloa.

300.000 pesetas

lo que es tierra fue mar en el desierto que bosque fue
nosotros islas vagabundas
en un mar que ya no es libre
vándalos entre los desechos de Al-Andalus.

300.000 pesetas

no quiero morir sin haber vivido
llegar lo más lejos que me sea posible y mirar;
eso quiero, mirar hacia delante...
las estrellas nacen en el corazón del desierto
el sol me lo enseñó
camino del Jebel Sahro
el tesoro está escondido tras los ojos de un niño

300.000 pesetas

no veré como desaparecen las ovejas
ni estaré allí cuando para siempre no llueva
mírame hombre blanco, míralo todo
y entierra tus armas de fuego en el sereno silencio
del gran bosque de la noche

no es la primera vez que hago este viaje.
nunca es igual.
quería que mis hermanos me viesen.
ellos también pueden intentarlo.

dios no escucha todo el tiempo.
dios también duerme
y su sueño es nuestro olvido, nuestra libertad

300.000 pesetas

el viento nos llevará cuando seamos olas
no queda ninguna razón para matar
todas han muerto
moriremos en el mar porque del mar venimos
alguien las encuentra siempre y nacen de nuevo

no soy nadie. mi voz no escribe

en nuestro corto viaje ni siquiera hemos aprendido
a salir de casa.

300.000 pesetas

el estrecho se hace gigante.
el ruido del motor parece querer ahogar
todos los pensamientos...sólo consigue mecerlos
sobre el oscuro horizonte.
en permanente huida merodeamos
(como islas vagabundas)
trozos de un naufragio en las ciudades sin sueño

luces en la noche
reflejos azules sobre las aguas negras
estamos perdidos en cualquier lugar
nuestros nombres perdieron su sentido

luces en la noche
la costa está cerca
la costa nunca llega
seré fuerte hasta que llegue mi momento
ahora sé algo sobre la vida en ese lado
hay más estrechos haciéndose abismales
somos tan pequeños... como los granos de arena del desierto,
del desierto que fue mar

Alhucemas - El Morche...
Tánger - Algeciras...
Tirana - Bari...
La Habana - Miami...
Belgrado - Berlin...
El Paso - Las Cruces...
Grozni - Beirut...
Nogales - Tucson...

Thursday, December 07, 2006

1984

Arratsaldeko bostak inguru dira. Egun euritsua, nola ez, gure hirian. Umeak pozik dabiltza plisti plasta putzuetan saltoka, ama atzetik errieta botatzen dabilelarik. Denek daramate aterkina zabalik, zuk ordea ez duzu behar, zira hartzeaz oroitu zara, honela eskuak libre dituzu nahi duzuna egiteko, zigarro bat erretzeko, hazka egiteko edo besterik gabe libre sentitzeko. Baina zer da libre sentitzea gurea bezalako mundu abstraktuan.
Bikote bat dago banku batean jezarrita. Ez diote euriari erreparatzen, ez diote inori jaramonik egiten. Daukaten gauza bakarra euren gorputzak dira, goxo-goxo muxukatzen ari dira kale erdian, ekialdetik etorritako gizon bibotedunak izkina batean akordeoia jotzen duen bitartean. Parisen egon zintezke, berarekin, baina ez. Bikotea begiratzean maitasunaz oritzen zara. Utzi zintuenetik ez duzu berriz dastatu. Buruan dituzun hitz bakarrak hauexek dira:
WAR IS PEACE
FREEDOM IS SLAVERY
IGNORANCE IS STRENGTH
Malenkoliak jota bikotearengana hurbiltzen zara, mutilaren sorbalda ukitzen duzu, haiekin kopartitu nahi duzu zure esperientzia. Denbora aprobetxa dezaten esan nahi diezu, ez dezatela euren bizitza xahutu txoroarena egiten. Baina mutilak ez du erantzuten. Oroitu zara betaurrekoak mesanotxe gainean utzi dituzula. Gerturatzean segituan ikusten duzu zigiliua. Bi esku, bata txuria, beltza bestea elkar estututa agertzen dira zure buruan irakiten ari diren hitz horien gainean idatzita. Iragarki alu bat besterik ez da. Eskua patrikan sartu eta zigarreta bat hartzen duzu. Kaka, tabakoa erori zaio, ez zara oroitzen noiz izan zen benetazko tabakoa erre zenuen azkeneko aldia. Bai oritzen zara, kotxean zindoazen berarekin, bere ezpain gorri bizietan bi zigarret jarri eta su eman zien zupada luze batekin, ondoren zuri eman zizun haietako bat. Hura izan zen azkeneko aldia.

Rikki-tikki-tavi

Wednesday, December 06, 2006

Erdi hutsik, edo erdi beteta?

"Ni ez naiz basoa erdi hutsik ikusten duten pesimista hoietako bat, nik basoa erdi beteta ikusten du, hori bai, pozoiez." Woody Allen haundiak esana.

Baso kontuetan nik erdi betea ikustea nahiago dut, azkeneko zurruta luzea izan dadin. Afaria eginen dugu fisikariok laruntin, Durangoko azokaren 41. urteurrena ospatzeko, nola ez. Espero dut, exijitzen dut, basoa gau osoan erdi beteta ikustea, eta ez bakarrik ikustea, baizik eta egotea ere. Baina ez dut gehiegi edan nahi, gustatuko litzaikade norbait ezagutzea gau horretan, berezia den norbait, momentu batez bada ere. Libidoak izugarri lermatzen du nire gaitasun kognitiboa, eta afektiboa, introspekzio batera narama gehienetan. Baina hala ere ez dut nire "sequia goleadora" honekin jarraitun nahi.

Zelako hitz arraroak, tipoa erotu al da??? Ba ia-ia.

Fisikarioi, eta mekanika kuantikoan interesatuta dagoen mundu guztiari web-orri hau gomendatzen diot http://www.quantiki.org Ingelesez dago, abisua eman dut, ez etorri gero kexuka. Era dibulgatiboan idatzitako wiki bat da kuantikaren gainean, egia esan dibulgaziozko artikuluak gutxi dira, gehienak oso zailak dira, baina hala ere interesgarria da. Sartu eta gozatu!!!

Beste egunean lagun batek esan zidan ez zuela aguantatzen Albert Eisntein zientzilari bikainaren karikaturak behin eta berriro ikustea. Einsteinen seriotasun zientifikoa kolokan jarriko balitz bezela. Pertsonaren, edo pertsonalitatearen kultoa baztertuz, egia da askotan, beti ez esatearren Eisntein karikatizaturik agertzen dela, agian zientzia dibulgatzeko, edo zientzia ezagutzen ez duen jendeari zientifikoak pertsonak ere badirela ikustarazteko erreminta izan daiteke. Zientziak halako beldur bat ematen du, abstraktoa da eta zehatza da, jendeak seriotzat hartzen dut, berez serioa da eta. Baina zientziazaleak ez gara pertsona serioa, buru karratu eta izotzezko bihotzarekin, humanoak gara, eta hori da hedabideetan erakutsi izan den Einsteinen ikuspuntua. Egia da hedabideetan zientzia dibulgatu ordez zientifikoei buruzko esamesak banatzen direla, adibidez, Perelman. Telebistan inon ez dute azaldu, ezta urrunetik ere matematikan egin dituen aurrerapenak, hori bai, mundu guztiak dakigu ez duela nobela jaso nahi eta beste zenbait garrantzi gabeko kontu. Gai honen gainean nire iritzia emango dut, zilegi deritzot zientzia hedabideetan zabaltzeari, eta uste dut horretarako era egokia dela zientzilarien alde "humanoa" erraten dena erakustea beldurra kentzeko, baina jakintza da benetan erakutsi/irakatsi behar dena.

Lazarus (Porcupine Tree)

As the cheerless towns pass my window
I can see a washed out moon through the fog
And then a voice inside my head breaks the analogue
And says

"Follow me down to the valley below
You know
Moonlight is bleeding from out of your soul"

I survived against the will of my twisted folk
But in the deafness of my world the silence broke
And said

"Follow me down to the valley below
You know Moonlight is bleeding from out of your soul"

"My David don't you worry
This cold world is not for you
So rest your head upon me
I have strength to carry you"

(Ghosts of the twenties rising Golden summers just holding you)

"Follow me down to the valley below
You know
Moonlight is bleeding from out of your soul
Come to us Lazarus
It's time for you to go"

Rikki-tikki-tavi

Saturday, December 02, 2006

Huyendo del gris que mata

Ihesi nabil.
Denok gabiltza beti ihesi.
Batzuk arineketan, besteak poliki poliki. Denok daukagu harrapatuak izateko beldurra, izkina batera iristen garenean, buelta eman eta burua ateratzen dugu emeki "zer" horrek jarraitzen ez gaituela ziurtatzeko.
Gure iraganaz ihes egiten dugu, edo gure etorkizunaz, edo gure buruak sortutako beldur batez. Irla bakarti batera joatea gustatuko litzaiguke sarritan.
Orokorrean jarraitzen gaituen hori grisa izaten da, edozer delarik ere gure ametsetan gris kolorea izanen du. Grisa, horren kolore konplexua dena, beste koloreak baino malguago eta sotilagoa izan daitekeen kolorea kriminalizatu egin dugu, edo dute, jakizu!
Gizarteak, hedabideek grisa neutraltasunarekin, errutinarekin, aspergarritasunarekin, eta orohar interesgarriak ez diren gauzekin lotu dituzte.
Gaur egun ez dira apenas txuribeltzeko pelikulak egiten. Pelikula horietan grisaren tonu bakoitzak esanahi desberdina zuen, gaur egun (nire aburuz) efektu berezi eta ponposotasun hutsez beteriko filme horiek sotiltasunaren, detailearen, matizeen baza galdu dute. Zine kometzialean esperimentazioa jokoz kanpo gelditu da. Non gelditu ziren Citizen Kane bezalako pelikula???? Batzuek retro deitzen dute, besteek kalitatea.

Aurreko urtean topatu nituen nire lehenengo 3 ile urdinak. Orain arte ez dut horri buruz izkiriatu, eta iruditu zait bazela garaia. Nola sentituko dira aipatu ileok horrenbeste bilo beltzen artean? Taldeko nagusiak izango dira edo baztertuta egongo al diren batek daki, zalantzarik gabe eurak irtengo dira garaile hemendik urte batzutara (biziki espero dut urte mordoa itxaron behar izatea burua urdintzeko). Burusoiltzearena barneratuta daukat, no problem.

Barnegogoeta luze eta oparoak izan ditut olerki honekin (poesia hitza helduagoa dela dirudi olerki hitzaren aurrean, baina niri azkeneko hau gustatzen zait), olerkigintzaz ez dut gehiehi ulertzen,baina metrika eta errima gutxienekoa dira, mezua da garrantzizkoena. Nire hausnarketak idatzi ordez irakurleak bereak egitera gonbidatzen dut.

Esklabu erremintaria (Joseba Sarrionanidia)
Sartaldeko oihanetan gatibaturik
erromara ekarri zinduten, esklabua,
erremintari ofizioa eman zizuten
eta kateak egiten dituzu.
Labetik ateratzen duzun burdin goria
nahieran molda zenezake,
ezpatak egin ditzakezu
zure herritarrek kateak hauts deitzaten,
baina zuk, esklabu horrek,
kateak egiten dituzu, kate gehiago.

Rikki-tikki-tavi