"Ni ez naiz basoa erdi hutsik ikusten duten pesimista hoietako bat, nik basoa erdi beteta ikusten du, hori bai, pozoiez." Woody Allen haundiak esana.
Baso kontuetan nik erdi betea ikustea nahiago dut, azkeneko zurruta luzea izan dadin. Afaria eginen dugu fisikariok laruntin, Durangoko azokaren 41. urteurrena ospatzeko, nola ez. Espero dut, exijitzen dut, basoa gau osoan erdi beteta ikustea, eta ez bakarrik ikustea, baizik eta egotea ere. Baina ez dut gehiegi edan nahi, gustatuko litzaikade norbait ezagutzea gau horretan, berezia den norbait, momentu batez bada ere. Libidoak izugarri lermatzen du nire gaitasun kognitiboa, eta afektiboa, introspekzio batera narama gehienetan. Baina hala ere ez dut nire "sequia goleadora" honekin jarraitun nahi.
Zelako hitz arraroak, tipoa erotu al da??? Ba ia-ia.
Fisikarioi, eta mekanika kuantikoan interesatuta dagoen mundu guztiari web-orri hau gomendatzen diot http://www.quantiki.org Ingelesez dago, abisua eman dut, ez etorri gero kexuka. Era dibulgatiboan idatzitako wiki bat da kuantikaren gainean, egia esan dibulgaziozko artikuluak gutxi dira, gehienak oso zailak dira, baina hala ere interesgarria da. Sartu eta gozatu!!!
Beste egunean lagun batek esan zidan ez zuela aguantatzen Albert Eisntein zientzilari bikainaren karikaturak behin eta berriro ikustea. Einsteinen seriotasun zientifikoa kolokan jarriko balitz bezela. Pertsonaren, edo pertsonalitatearen kultoa baztertuz, egia da askotan, beti ez esatearren Eisntein karikatizaturik agertzen dela, agian zientzia dibulgatzeko, edo zientzia ezagutzen ez duen jendeari zientifikoak pertsonak ere badirela ikustarazteko erreminta izan daiteke. Zientziak halako beldur bat ematen du, abstraktoa da eta zehatza da, jendeak seriotzat hartzen dut, berez serioa da eta. Baina zientziazaleak ez gara pertsona serioa, buru karratu eta izotzezko bihotzarekin, humanoak gara, eta hori da hedabideetan erakutsi izan den Einsteinen ikuspuntua. Egia da hedabideetan zientzia dibulgatu ordez zientifikoei buruzko esamesak banatzen direla, adibidez, Perelman. Telebistan inon ez dute azaldu, ezta urrunetik ere matematikan egin dituen aurrerapenak, hori bai, mundu guztiak dakigu ez duela nobela jaso nahi eta beste zenbait garrantzi gabeko kontu. Gai honen gainean nire iritzia emango dut, zilegi deritzot zientzia hedabideetan zabaltzeari, eta uste dut horretarako era egokia dela zientzilarien alde "humanoa" erraten dena erakustea beldurra kentzeko, baina jakintza da benetan erakutsi/irakatsi behar dena.
Lazarus (Porcupine Tree)
As the cheerless towns pass my window
I can see a washed out moon through the fog
And then a voice inside my head breaks the analogue
And says
"Follow me down to the valley below
You know
Moonlight is bleeding from out of your soul"
I survived against the will of my twisted folk
But in the deafness of my world the silence broke
And said
"Follow me down to the valley below
You know Moonlight is bleeding from out of your soul"
"My David don't you worry
This cold world is not for you
So rest your head upon me
I have strength to carry you"
(Ghosts of the twenties rising Golden summers just holding you)
"Follow me down to the valley below
You know
Moonlight is bleeding from out of your soul
Come to us Lazarus
It's time for you to go"
Rikki-tikki-tavi
Wednesday, December 06, 2006
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
1 comment:
jajajajaja
aber egia den!!!!
Post a Comment