Saturday, December 02, 2006

Huyendo del gris que mata

Ihesi nabil.
Denok gabiltza beti ihesi.
Batzuk arineketan, besteak poliki poliki. Denok daukagu harrapatuak izateko beldurra, izkina batera iristen garenean, buelta eman eta burua ateratzen dugu emeki "zer" horrek jarraitzen ez gaituela ziurtatzeko.
Gure iraganaz ihes egiten dugu, edo gure etorkizunaz, edo gure buruak sortutako beldur batez. Irla bakarti batera joatea gustatuko litzaiguke sarritan.
Orokorrean jarraitzen gaituen hori grisa izaten da, edozer delarik ere gure ametsetan gris kolorea izanen du. Grisa, horren kolore konplexua dena, beste koloreak baino malguago eta sotilagoa izan daitekeen kolorea kriminalizatu egin dugu, edo dute, jakizu!
Gizarteak, hedabideek grisa neutraltasunarekin, errutinarekin, aspergarritasunarekin, eta orohar interesgarriak ez diren gauzekin lotu dituzte.
Gaur egun ez dira apenas txuribeltzeko pelikulak egiten. Pelikula horietan grisaren tonu bakoitzak esanahi desberdina zuen, gaur egun (nire aburuz) efektu berezi eta ponposotasun hutsez beteriko filme horiek sotiltasunaren, detailearen, matizeen baza galdu dute. Zine kometzialean esperimentazioa jokoz kanpo gelditu da. Non gelditu ziren Citizen Kane bezalako pelikula???? Batzuek retro deitzen dute, besteek kalitatea.

Aurreko urtean topatu nituen nire lehenengo 3 ile urdinak. Orain arte ez dut horri buruz izkiriatu, eta iruditu zait bazela garaia. Nola sentituko dira aipatu ileok horrenbeste bilo beltzen artean? Taldeko nagusiak izango dira edo baztertuta egongo al diren batek daki, zalantzarik gabe eurak irtengo dira garaile hemendik urte batzutara (biziki espero dut urte mordoa itxaron behar izatea burua urdintzeko). Burusoiltzearena barneratuta daukat, no problem.

Barnegogoeta luze eta oparoak izan ditut olerki honekin (poesia hitza helduagoa dela dirudi olerki hitzaren aurrean, baina niri azkeneko hau gustatzen zait), olerkigintzaz ez dut gehiehi ulertzen,baina metrika eta errima gutxienekoa dira, mezua da garrantzizkoena. Nire hausnarketak idatzi ordez irakurleak bereak egitera gonbidatzen dut.

Esklabu erremintaria (Joseba Sarrionanidia)
Sartaldeko oihanetan gatibaturik
erromara ekarri zinduten, esklabua,
erremintari ofizioa eman zizuten
eta kateak egiten dituzu.
Labetik ateratzen duzun burdin goria
nahieran molda zenezake,
ezpatak egin ditzakezu
zure herritarrek kateak hauts deitzaten,
baina zuk, esklabu horrek,
kateak egiten dituzu, kate gehiago.

Rikki-tikki-tavi

No comments: