Sunday, January 07, 2007

Deus Ex Machina

Azkenik lortu duzu parabisurako tiketa. Urte dezente aurrezten egon zara bidai hori egiteko. Berarekin aurkitu nahi duzu. Burokraziako peoi ñimiño bezala lan egiten hasi zinenetik ez duzu ikusi. Horrenbeste denbora galdu duzu, ez duzu hiltzeko momentua ikusten. Badakizu jarraitzen dizutela. Berdin zaizu, zure pentsamentu bakarra zera da, bera ikustea. Badakizu zer esan nahi honek guztiak: askatasuna. Heriotza edo askatasuna. Zure izenak jadanik ez dauka garrantziarik, igo zara deabruaren lepora.

Inoiz ez duzu zorterik izan, badakizu lan gogorra ez dela nahikoa, patua, zoria... horiek zure alde izan behar dira. Ez da erreza zoriak daukan benetako garrantziaz ohartzea. Ez duzu onartu nahi. Alea Iacta Est. Horrenbeste sufrimendu halabeharraren hatzamarretan erortzeko.

Orain ez duzu izenik, ezta inporta ere. Iritsi zara zure metara, helmuga urrutitik bistaratu duzu eta aurre egin diozu zezenari. Deus Ex Machina.

Rikki-Tikki-Tavi

No comments: