aberri hitza? Eta soninkéraz?
Eta nola erraten diozue aterpe ezari?
Berebereraz "Rabateko errebal baten etxe
bat neukan" esan nahi baduzue, ordena
horretan osatuko zenukete esaldia?
Nola konjugatzen dira bambarareraz
iparraldera daramatzaten aditzak, zein
adjektibo egokitzen zaio itsaso hitzari,
heriotza hitzari? Joan behar baduzue,
agur hitza izen bat al da? Nola ahoskatzen da
diakhankéraz erbeste hitza? Ezpainak
elkartu behar al dira? Min ematen dute?
Zein izenordain darabilzue hondartzan
itxaroten duenari, ezer gabe bueltatzen denari?
Harat seinalatzean, zuen etxerat, zein aditzlagun
hautatzen duzue? Nola esaten da zuen, gure
hizkuntzan etorkizuna hitza?
(Berta Piñanen hitzak, asturianutik euskarara Rikkik itzulia)
No comments:
Post a Comment