Monday, December 22, 2008
Deliratzeko eskubidea
ConsumeHastaMorir Web orrian topatutako bideoa da, bakarrik hitz egiten du, ez du azalpenik behar. Testua Eduardo Galeanorena da, musika "Bosques de mi mente" taldearena eta bideoa Nerea Ganzarainek sortu du "Comunicación distinta entre mundos distantes" ekitaldirako.
Tuesday, September 02, 2008
Ez dut askorik eskatzen
Ez dut askorik eskatzen:
hitz egin ahal izatea ahotsa aldatu gabe,
makulurik gabe ibiltzea,
baimenik eskatu gabe amodioa egitea,
idaztea plantillarik erabili gabe.
edo bestela, gehiegi badirudi:
idaztea ahotsa aldatu gabe,
plantillarik gabe ibiltzea,
baimenik eskatu gabe hitz egitea,
amodioa egitea makulurik gabe.
edo bestela, gehiegi badirudi:
amodioa egitea ahotsa aldatu gabe,
makulurik gabe idaztea,
baimenik eskatu gabe ibiltzea,
hitz egin ahal izatea plantillarik gabe.
Edo bestela, gehiegi badirudi...
Egilea: Miquel Martà i Pol
Euskaratzailea: Rikki (Txukunago egon ziteken...)
P.D: Orijinala komentarioetan ipiniko dut, nahi duenarentzat.
hitz egin ahal izatea ahotsa aldatu gabe,
makulurik gabe ibiltzea,
baimenik eskatu gabe amodioa egitea,
idaztea plantillarik erabili gabe.
edo bestela, gehiegi badirudi:
idaztea ahotsa aldatu gabe,
plantillarik gabe ibiltzea,
baimenik eskatu gabe hitz egitea,
amodioa egitea makulurik gabe.
edo bestela, gehiegi badirudi:
amodioa egitea ahotsa aldatu gabe,
makulurik gabe idaztea,
baimenik eskatu gabe ibiltzea,
hitz egin ahal izatea plantillarik gabe.
Edo bestela, gehiegi badirudi...
Egilea: Miquel Martà i Pol
Euskaratzailea: Rikki (Txukunago egon ziteken...)
P.D: Orijinala komentarioetan ipiniko dut, nahi duenarentzat.
Thursday, August 28, 2008
Ave atque NON vale
Bera garaian pentsatu nuen blog hau ixtea. Egia esan 2007-2008 urtea oso gogorra izan zen niretzat. Fisikaz ahaztea pentsatu nuen behin baino gehiagotan. Eta nire tristurak blog honi kasu zipitzik ere ez egitea eragin zuen. Orain, berriz ere ez nago nire momentu onenean baina ez da fisikagaitik, traszendenteagoak diren gauzek izutzen naute. Blogean idaztea pentsatu dut terapia bezala, barrukoak ateratzeko modu bat bezala, komunikatzeko beharra dudala sumatu dut, gauza berriak egiteko beharra eta era polita iruditu zait barrenak sarean hustutzea.
Beraz erromatarren esmoldea pirateatuz:
Ave atque NON vale
Beraz erromatarren esmoldea pirateatuz:
Ave atque NON vale
Subscribe to:
Posts (Atom)