Thursday, August 28, 2008

Ave atque NON vale

Bera garaian pentsatu nuen blog hau ixtea. Egia esan 2007-2008 urtea oso gogorra izan zen niretzat. Fisikaz ahaztea pentsatu nuen behin baino gehiagotan. Eta nire tristurak blog honi kasu zipitzik ere ez egitea eragin zuen. Orain, berriz ere ez nago nire momentu onenean baina ez da fisikagaitik, traszendenteagoak diren gauzek izutzen naute. Blogean idaztea pentsatu dut terapia bezala, barrukoak ateratzeko modu bat bezala, komunikatzeko beharra dudala sumatu dut, gauza berriak egiteko beharra eta era polita iruditu zait barrenak sarean hustutzea.

Beraz erromatarren esmoldea pirateatuz:

Ave atque NON vale

2 comments:

Anonymous said...

Pozten naiz berriz ere idaztera animatu zarela ikusteaz... Besarkada bat eta animo!

Zuk pentsatu, garai onenak beti direla etortzeke daudenak.

Eneko Hartza said...

Bai, a ber egia den!!